My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

merkatariMerkatari

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena
•Aplikazio honetan artilearen sal-erosketan dabilen XVI. mendeko Bilboko merkatari baten buruan sartuko zara. Zure lana Gasteizen artilea erostea eta Bilboko portuan saltzea da. Gainera urterro zerga batzuk ordaindu beharko dituzu, zerga horiei esker Bilbon kontsulatua eraiki ahal izango da. Jokoaren xedea kontsulatu horren eraiketa ahalbidetzea da.

Egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin gauzatu da.

Kategoria: Jokoak
Balorazioa: 7/10

ZureanZurean

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: CodeSyntax

Deskribapena
•Zure herriko informazioa osatua eskaintzen dugu Zurean aplikazioan. Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz Irun, Errenteria edota Eibarko eguraldia, albisteak, agenda, gida, txioak eta mapa.

Beste iturri batzuetatik jasotzen dugun informazioa zabaltzen dugu: AEMET, hainbat herri eta eskualde komunikabide, makina bat udal, OpenStreetMap, Twitter eta abar.

Kategoria: Albisteak, Gizartea
Balorazioa: 6/10

TxoErrealitateAreagotuanTxo Errealitate Areagotuan

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•2014ko urtarrilaren Irria aldizkarian azaldutako istorioa errealitate areagotuan.

Aurkitu Porrotx, Pirritx, Marimotox eta Txo!

Kategoria: Ipuinak
Balorazioa: 8/10

TxorekinJolastenTxorekin Jolasten

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Pirritx, Porrotx eta Marimotots Albaola itsas kultur faktoriara joango dira bisitan eta bertan Txo Mikmak txikiarekin egingo dute topo. Txok itsaso baleauntzien eta ternuarako bidaien sekretuak azalduko dizkie ipuin, musika, jolas eta bideo bidez (*).
Ipuin bat, 4 bideo, 3 abesti eta hainbat joasez dago osatua (puzzlea, bikoteak, margotu, bitxikeriak).
Sudurgorri txikienentzat jolasean ikasteko era dibertigarria!

(*) Interneteko konexioa behar da bideoak ikusi ahal izateko.

Kategoria: Ipuinak, Musika, Jokoak
Balorazioa: 8/10

ZenbakiakHaurtxoentzatZenbakiak Haurtxoentzat

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Davihesoft

Deskribapena
•Oso joko erraza da zenbakiak ikasteko, 1-etik 10-era.
Ahotsak Euskaraz. Haurtxoentzat eta ume txikientzat.
Dohainik, iragarkirik gabe eta erosketarik gabe.
Haurtxoak, umeak, zenbakiak ikas itzazue Euskeraz.
Jokoak, euskara ikasi, zenbaki, dohan, haurrak, umeentzat.

Kategoria: Haurrak, Ikasketak
Balorazioa: 5/10

Erran.eusErran.eus

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea

Deskribapena
•ERRAN.EUSeko informazioak eta albisteak eskura dituzu hemen,
TTIPI-TTAPA aldizkariak eta XORROXIN irratiak eskainiak. Eta orain,
‘zu zeu kazetari’ izateko aukera ematen dizu aplikazio honek.

Ezaugarriak
· ERRAN.EUSeko azken albisteak, argazkiak, audioak eta bideoak.
· Parte hartzeko aukera: informazioa, argazkiak eta oharrak bidaltzeko.
· Nafarroaren iparmendebaldeko agenda eguneratua.
· Xorroxin Irratia zuzenean entzuteko aukera.
· Partikularren arteko iragarkiak kontsultatu eta zabaltzeko aukera.
· Urtebetetzeko agurrak ikusi eta partekatzeko aukera.
· Geolokalizazioa, aukeratutako eskualdeko agenda edo albisteak irakurtzeko.

Kategoria: Albisteak, Herriak
Balorazioa: 8/10

AnbotoAppAnboto App

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea

Deskribapena
•Durangaldeko albisteen, Anboto App aplikazioa.

Kategoria: Albisteak, Herriak
Balorazioa: 6/10

BaleikeAppBaleike App

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: TOKIKOM, Toki Komunikabideen Bateragunea

Deskribapena
•Zumaiako albisteen, Baleike app aplikazioa.

Kategoria: Albisteak, Herriak
Balorazioa: 6/10

OhituOhitu

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Worköholics. Comunicación y proyectos digitales

Deskribapena
•Ohitu App animatu egiten zaitu baikortasunarekin, lor nahi duzun erronka bete dezazun. Bakarrik 21 egun behar dira Superhuman bat bihurtzeko. Abentura hasteko momentua heldua da!

1. Aukeratu zure erronka. Sortu erronka pertsonala edo aukera ezazu aplikazioa eskaintzen dizun 20 ohitua baino gehiagoren artean, adibidez: eskailerak igo, ez erre, ur geniago edan, irakurri, hizkuntza berri ikasi…

2. Aukera ezazu erronkaren maiztasuna eta luzeera. Eguneko ohitura betetzean, marka ezazu aplikazioan. Konturatu barik azkeneko helburua lortuko duzu.

3. Zin egin nahi duzun pertsonari. Zure kirikiñoari, bikoteari, amari edo zure buruari. Zin egin eta bete!
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.

Kategoria: Beste Batzuk (Erronkak lortu-Motibazioa)
Balorazioa: 8/10

BerriaAstekariaBerria Taldea

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Berria Taldea

Deskribapena
•Berria Astekaria BERRIAren artikulu hautatuekin osatutako argitalpena da. Astero argitaratzen da, ostiraletan. Aplikazioa era automatikoan eguneratzen da.

Zenbaki bakoitzean, aurreko zazpi egunetan BERRIAn argitaratutako artikulu nabarmenen hautaketa bat eskaintzen da, irakurri gabe utzi ezin diren artikulu horiek nonahi eta eroso irakurri ahal izateko. Artikuluen hautaketa BERRIAko editoreek egiten dute.
Kasuan kasu, asterokoez gain, Berria Astekariak zenbaki bereziak ere argitaratu ahal izango ditu. Berria Astekaria Berria Taldeko Euskal Editorearen argitalpen bat da.
Kategoria: Albisteak
Balorazioa: 9/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders