Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

logo nuevoKirolApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Arteman Komunikazioaren Artisauak

Deskribapena
• Aplikazio honekin, kirol-jardueran egindako aurrerapen guztiak gorde ahal izango dituzu, zure jardueraren kontrol txukuna izan dezazun.

Kategoria: Kirolak
Balorazioa: 10/10

logoJorrokakJorrokak

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Gesmae Informática

Deskribapena
• Aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuekin lehiatuko zara, eta, erronkaren lorpena eta berekin dakartzan puntuak zeureganatuta, erabiltzaileen rankingean gora egin ahal izango duzu lehen postura iritsi arte.

Kategoria: Jokoak
Balorazioa: 10/10

BurulantzenBurulantzen

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Ekintech Smart Solutions S.L.

Deskribapena
•Aplikazio entretenigarria buruari jokoen bidez eragiteko.

Kategoria: Jokoak
Balorazioa: 10/10

logoUlermenappUlermenApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Gesmae Informática

Deskribapena
• Aplikazio honekin ejerzitatu dezakezu zure Euskara, irakurmen eta entzumen ariketekin, maila ezberdinetan.

Kategoria: Ariketak
Balorazioa: 10/10

SormenAppSormenApp

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Ekintech Smart Solutions S.L.

Deskribapena
•Aplikazio honekin, haurrek hainbat balio ezagutu ahal izango dituzte ipuin-hautaketa baten bidez.

Kategoria: Ipuinak
Balorazioa: 10/10

TribialFeministaTribial Feminista

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Aplikazio mugikor honek, emakumeak historian zehar izandako papera erakutsi nahi du, eta zein isilarazia izan den edo azpi-balioetsita, denok ezagutzen dugun joko didaktiko eta dibertigarri baten bitartez. Zure eskuartean dituzu 180 galdera ohiko mailetan sailkatuta, Kirolak, Historia, Geografia, Arte eta Literatura, Zientzia eta Ikuskizunak, zeinekin gure munduaren errealitatea ezagutu ahal izango duzun emakumeen begiradatik. Euskarazko maila aurreratua beharrezkoa da.

Kategoria: Gizartea
Balorazioa: 8/10

ZetGeGZetGeG

Plataformak: Android eta Iphone
Egilea: VirtualWare

Deskribapena
•Kantauri itsasoan bizi diren zetazeo espezieak ezagutu nahi al dituzu? Beraien ezaugarriak zeintzuk diren jakin nahi al duzu?

Gida honetan azkoz gehiago aurkituko duzu. Informazioa eta irudiez gain, hiru dimentsiotan sortutako animaliak zure eskuetan izan ahalgo izango dituzu, gehitutako errealitate teknologiari esker.

Azkenik Euskaldunek animalia hauekin izan duten eta gaur egun daukaten erlazioa ulertzeko ipuin interesgarri batekin gozatu ahal izango duzu.

AMBAR Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Elkartearen Gida ofiziala da. Pixkanaka atal eta eduki berriak gehituko ditugu.

www.ambarcetaceos.com

Kategoria: Euskal Fauna
Balorazioa: 8/10

EuskarazJolasten2Euskaraz Jolasten 2

Plataformak: Android etaIphone
Egilea: IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Deskribapena
•Uxue Alberdik eta Julen Tokerok IRRIA aldizkarian argitaratutako “Gora ala behera” (Pupu eta Lore) ipuin animatua ikusteko aukera izateaz gain, haurrak irudi ezberdinetan eragiteko aukera izango du. Gainera, puzzleak egiteko eta marrazkiak margotzeko aukera ere eskura izango du. Pupu eta Loreren aplikazio hau Azkue Fundazioak eta Irrien lagunek sortu dute lankidetzan. Ume txikiak dauzkaten familiei zuzendutako aplikazioa da eta horren helburua da haurrek tablet eta horrelako gailuekin izango dituzten lehenengo esperientziak euskaraz izateko baliabideak eskaintzea, eduki didaktiko eta dibertigarriz landuta. Irrien Lagunak Klubean garbi daukagu haurrei zuzendutako euskarazko aplikazio gehiago garatu ahal izateko, erabiltzaile potentzialen inplikazioa ere behar-beharrezkoa dugula. Beraz, aplikazio hau erostean, etorkizuneko aplikazio berriak egiteko laguntza ematen ari zaretela esan nahi dizuegu eta, ziur gaude, laster berriak etorriko direla. Ondo pasa!

Kategoria: Haurrak, Ipuinak, Jokoak
Balorazioa: 8/10

EuskarazJolastenEuskaraz Jolasten 1

ZerumugaZerumuga

Plataformak: Android etaIphone
Egilea: Worköholics. Comunicación y proyectos digitales

Deskribapena
•Ezagutu euskal mendikateko mendiak zure eskuko gailuaren bidez. Esperientzietan banatuta, Zerumuga aplikazioari esker gure inguruko mendiak sakonago ezagutu ditzakezu esperientzia bakoitzaren bidez: deiadar mendiak, hiru handiak, infernuko bertikala…

Aplikazio honi esker, esperientzia bakoitzean sartzeko aukera izango duzu, bakoitzaren historiaren berri izatekoa eta mendi bakoitza sakonago ezagutzekoa. Mendiz mendi ibil zaitezke, gailur bakoitzetik zerumugari begira egon zure gailutik 360º-ko irudien bidez eta toki horri buruzko zehaztasun gehiago jakin: nondik joan, historia, fauna eta flora, geologia eta toki bakoitzeko ibilbiderik esanguratsuenak. Datu errealak eta interaktiboak batu dira aplikazioan ilustrazioen, 360º irudien, bideoen, bestelako irudien eta soinuen bidez.

Zerumugari esker, gure ingurua hobeto ezagutu dezakezu zure eskuko gailua erabiliaz, dela etxeko erosotasunetik dela tokian bertatik, mendi bakoitzaren gailurretik.

Kategoria: beste batzuk(Mendiak), Geografia
Balorazioa: 7/10