My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

12Hitzen Katapulta LITE

Plataformak: Android,

Egilea: Gestionet Multimedia

Deskribapena

Hitzen Katapulta aplikazioaren dohaineko bertsioa. Aplikazio hau Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da.

Bertsio osoa hurrengo helbidean lortu dezakezu: https://play.google.com/store/apps/details?id=air.com.gestionet.hitzenkatapulta&hl=es

Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu erabiltzaileak.

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

11Ekialde Bus

Plataformak: Android,

Egilea: Goazen Apps

Deskribapena

Ekialdebus (Lurraldebus) autobus guztietako ordutegi eta geltokiak. Aplikazioak informazioa Euskaraz eta Gaztelaniaz adierazten du.

Kategoria:  Garraioak

Balorazioa: 6/10

10Mintzatu

Plataformak: Android,

Egilea: Irontec TIC S.L.

Deskribapena

Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Euskaldunok elikatutako eta euskararen aldeko plataforma da. Plataforma parte hartzailea, dibertigarria, ludikoa eta soziala. Mintzatu aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu. Unean euskaraz ari zaren lekua zabaldu dezakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan

Kategoria:  Harremanak/ Euskera Ikasteko

Balorazioa: 9/10

9EuskalAlbisteak

Plataformak: Android,

Egilea: Forma Soluciones TIC S.L..

Deskribapena

Mugikorretan eta tabletetan euskaraz idatzitako albisteak kontsultatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Berriak, iturri ezberdinetatik etengabe automatikoki publikatzen dira.
Gaiak anitzak dira: Albisteak, politika, ekonomia, kirolak…

Kategoria:  Albisteak

Balorazioa: 8/10

7Oarsoarrak

Plataformak: Android,

Egilea: iametza interaktiboa.

Deskribapena

Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat.

 

Kategoria:  Harremanak

Balorazioa: 8/10

6Aditz Laguntzailea

Plataformak: Android,

Egilea: Eneko Sampedro.

Deskribapena

Aditz Laguntzailea, euskarazko aditzak modu azkar batean  jokatzeko balio duen aplikazioa da.

 

Kategoria:  Euskara Ikasteko

Balorazioa: 7/10

5Konboketak

Plataformak: Android,

Egilea: Kometa S.L.

Deskribapena

Konboketak eragiketa konbinatuak eta kalkulu mentala praktikatzeko joko bat da. Jolasteko 2 modu eta 20 zailtasun maila dituen joko hezigarria, ume txikientzat erraza denetik, benetako kalkulu erronketaraino.

 

Kategoria:  Ikasketak / Jokoak

Balorazioa: 7/10

3Newtondarrak

Plataformak: Android,

Egilea: Editorial Saure

Deskribapena

Umorez eta abenturen bitartez teknologia berriak ezagutzeko garatutako aplikazioa. Newtondarrak, euskal egile batzuek sortutako sekuentzia didaktiko elkarreragile bat da, eta nagusiki komikiaren munduaz dihardu.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria:  Haurrak / Ikasketak

Balorazioa: 9/10

2Eustat APP

Plataformak: Android,

Egilea: Eustat

Deskribapena

Euskal AEko estatistika-informazio jasotzen duen aplikazioa. Eustaten (Euskal Estatistika Institutua) aplikazioak informazio eguneratua ematen du Euskal AEko 10 oinarrizko daturi, 14 koiunturako giltzarri-adierazleri eta udalerrietako biztanleei buruz.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Beste batzuk

Balorazioa: 7/10

1Euskal Artzain

Plataformak: Android,

Egilea: Blanggo.com

Deskribapena

Euskal Artzain txakurrari buruzkoa informazioa jaostzen duen aplikazioa

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Beste batzuk

Balorazioa: 7/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders