My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

UrumeaUrumea

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: DONOSTIAKO UDALA
Deskribapena
•Urumea ibaiak Martutenetik eta Txominenetik igarotzean dituen mailak aurkezteko app-a.

Aplikazioaren bidez, unean-unean ikus daitezke bi gune horietatik igarotzean ibaiak dituen mailak, mareen ordutegia eta grafiko bat, ur mailak azken orduetan izan duen bilakabidea jasotzekoa. Ibaiak kota nabarmenen bat gaindituz gero, informazio hori aplikazioaren goialdean agertuko da.

Garrantzizkoa: aplikazioaren bertsio honek informazioa eman beste helbururik ez du, eta, alarmaren bat gaindituz gero, ez du mugikorrera jakinarazpenik bidaliko; horrelako jakinarazpenak bidaltzen baitira, mailak ez ezik, beste zio batzuei (mareak, aurreikuspena…) ere erreparatuta. Mailen kontua automatizatzeak okerrak sor litzake; hortaz, eginkizun hori Prebentzioko arduradunen esku egongo da.

Mugikorrean ohartarazpenak jaso nahi badituzu, Udalaren SMS ohar zerbitzuan eman beharko duzu izena: www.donostia.org webgunean.

Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 5/10

 

ZallaInfoZalla Info

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ZALLAKO UDALA
Deskribapena
•Zalla info, Zallako Udalaren app berriak, gure herrian gertatzen den guztia eguneratuko dizu.

Honen bidez, berriak, zine-agenda , udal iragarkiak eta sare sozialetara sarbide zuzena izango duzu.

Gaur egungo menuak honakoa dakar:
1. Berriak. Udalerriari buruzko informazio orokorra.
2. Agenda: Kultura eta Kirol arloko ikuskizun egutegia.
3. Zine-Agenda: Zalla Zine-Antzokian proiektatzen diren filmak.
4. Argitalpenak.
5. Iragarki-Taula: instituzio mailako edukiak.
6. Sare Sozialak: Facebook, Twitter, Instagram.
7. Zalla Web: Udalaren web orria.
8- Turismo: Zallatur, turismo arloko web orria.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

LezokoUdalaLezoko Udala

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL
Deskribapena
•Lezoko Unibertsitateko Udalak herritarrei udalarekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna hau eskaintzen die. Zuzenean gertakarien berri emateko eta udalari zure galdera edo proposamenak bidaltzeko aukera izango duzu, ‘esan udalari’ atalaren bidez, irudiak atxikita eta geolokalizazioa jarrita. Gainera, udalaren harremanetarako gida eskura izango duzu eta albisteak jasoko dituzu alerta zerbitzu eta guzti.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

9EuskalAlbisteak

Plataformak: Android,

Egilea: Forma Soluciones TIC S.L..

Deskribapena

Mugikorretan eta tabletetan euskaraz idatzitako albisteak kontsultatzeko aukera ematen duen aplikazioa.
Berriak, iturri ezberdinetatik etengabe automatikoki publikatzen dira.
Gaiak anitzak dira: Albisteak, politika, ekonomia, kirolak…

Kategoria:  Albisteak

Balorazioa: 8/10

2Honddarbi App

Plataformak: Android,

Egilea: AKTING Engineering

Deskribapena

Hondarribiko Udalaren Albisteak, Agenda, Kontratazio Publikoa, Lan Eskaintza, Herritarren Parte-hartzea eta Hondarribia Aldizkaria

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Herriak

Balorazioa: 7/10

19Portugaleteko Udala

Plataformak: Android

Egilea: Vitesia Mobile Solutions

Deskribapena:

Portugaleteko udaletxearen aplikazio ofiziala. Beraren bitartez udaletxeren azken berriak eta informazioa jaso dezakezu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Administrazioa

Balorazioa: 6/10.

16Tolosa Info

Plataformak: Android

Egilea: GaurSOLUTIONS

Deskribapena:

Tolosari buruzko informazioa. Toki interesgarriez gain, Tolosako agenda kulturala topatuko duzu bertan (tlsbat-eko RSStik irakurria)

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Albisteak

Balorazioa: 7/10.

15Aiaraldea.com

Plataformak: Android

Egilea: Aiaraldea komunikazio leihoa

Deskribapena:

Aiaraldeko informazioa bideoan [.tv], testuan [.info], argazkitan [.jpg] eta audioan [.fm].

Laudio, Amurrio, Urduña, Orozko, Aiara, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko informazioa % 100 euskaraz.

Aiaraldea Irratia eta bertan ekoizten diren irratsaio guztiak online entzun.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Aisialdia, Albisteak

Balorazioa: 7/10.

22Euskonews

Plataformak: Android

Egilea: Euskomedia Fundazioa

Deskribapena:

Euskonews euskal zientzia eta kulturaren inguruko aldizkaria da, Eusko Ikaskuntzak 1998tik sareratzen duena.

Aplikazio honek, artikuluak argitaratu bezain pronto zure gailuan eskuragarri izateko aukera emango dizu. Gainera edukiak aplikazioan bertan irakurri ahal izango dituzu, bai eta gogokoen dituzunak markatu ere. Aplikazioa hainbat hizkuntzatan erabili ahal duzu, euskaraz barne

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Albisteak, Euskal Kultura

Balorazioa: 9/10.

untitled1Berria

Plataformak: IOS

Egilea: Euskal Editorea S.L.

Deskribapena: Berri.info-ren edukiak eskura jartzen dituen aplikazioa.

Euskararen erabilpena: Oso Egokia

Kategoria: Albisteak

Balorazioa: 8/10.

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders