Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

AuskaloAuskalo

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Euskal Herriko Ikastolak

Deskribapena
•AUSKALO jokoa galdera-erantzun jokoa da. Talde-jokoa, 8 urtetik gorako neska-mutilentzat nahiz helduontzat. Galderak hezitzaile talde batek sortu ditu eta bost arlotan banatzen dira:

– Hizkuntza: euskara, euskalkiak, literatura, definizioak…
– Matematika-IKT: kalkuluak, problemak, informatika…
– Musika: Kantuak, autoreak, musika klasikoa eta gaur egunekoa…
– Kirola-Zinema-Telebista: kirolariak, pelikulak, programak…
– Ingurunea: natura, gizartea, Euskal Herria, mundua…

Kategoria: Aisialdia, Jokoak
Balorazioa: 8/10

Jakina!Jakina

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Irontec

Deskribapena
•Azkue Fundazioak Jakina! Euskal tribiala online jokoa garatu du. Jakina! Euskal tribiala da, formatu honetan internet bidez jokatzeko sortu izan den lehenengo jokoa euskaraz.

Jokoaren helburua da erreminta atsegin, dibertigarri eta didaktikoa eskaintzea , jokoaren bidez euskaldunon arteko harremana sendotzeko.

Jakina! zortzi gaien inguruko galderaz osatuta dago: Euskara eta literatura; kirola eta aisialdia; zientzia eta teknologia; geografia eta historia; kultura eta artea; zinema eta ikuskizunak; gizartea eta ohiturak; eta musika eta dantza.

Erabiltzaileak gaia aukeratu eta horren barruan maila ezberdinak izango ditu, galderak erantzunez eta zuzenekin puntuak lortzen joateko. Galdera bakoitza erantzuteko denboraren kontra jokatu behar da baita ere.

Jakina! K ordenagailuko bertsioa dauka eta horretan baliabide gehiago eskaintzen ditugu, taldeka jolasteko, maila ezberdinak eta norberak txapelketak antolatzeko.

Sar saitez www.jakina.eu atarian.

Kategoria: Aisialdia, Jokoak
Balorazioa: 7/10

GureTaldeaGure Taldea

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ELKARMEDIA SL
Deskribapena
•Berriak, norgehiagoka eta txapelketen egutegiak eta bat­bateko jarraipena, sarreren salmenta, multimedia edukiak, eta askoz gehiago! App honekin elkartearen eta jarraitzaileen arteko harremanen bat-batekotasuna eta informazioaren ofizialtasuna bermatuko dituzu. Baita jarraitzaileen iritzi eta ekarpenak jasotzeko bideak zabaldu ere.

Eman hitza jarraitzaileei eta egin zaleak elkartearen partaide!
Elkartekideen komunikaziorako mezu sistema ere izango duzu eskura.

Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesarekin garatutako aplikazioa.

Kategoria: Aisialdia, Albisteak, Harremanak, Kirolak, Komunikazioa,
Balorazioa: 5/10

Kxo!TurismoaEuskaraz

Kxo! Turismoa euskaraz

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia
Deskribapena
•kxo! Turismoa euskaraz / Turismo en euskera  / Tourism in  Basque / Tourisme en basque  / Turisme en euskera aplikazioarekin euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aukera dute turistek Euskal Herrira etortzen direnerako.
Gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta katalanez nabiga dezakete.

Bisitatzen gaituzten turistei euskarara hurbiltzeko aukera ematen die aplikazio honek, ohiko egoeretan molda daitezen; besteak beste, agurtzean, pertsonen arteko harremanetan, ostatuetan, jatetxeetan, erosketak egitean eta halako egoeretan.

Kategoria: Aisialdia, Euskal Kultura, Euskera Ikasteko
Balorazioa: 6/10

HondarribiaGidaHondarribia-Gida

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ALAMBRE ESTUDIO
Deskribapena
•Hondarribia | Ikus-entzunezko Gida

Hondarribia bisitatzeko modu hoberena!
Bisita gidatu honek Hondarribian barrena hainbat ibilaldi egin eta herriaren leku adierazgarrienak ezagutzeko aukera emango dizu. Gida honek audio-gidaren funtzioa betetzen du eta mapa zehatzak ditu. Bisitarientzako argibideak eta bisita aldez aurretik planifikatzeko atal bat ere badu. Hondarribia | Ikus-entzunezko Gida Hondarribiko Ostalaritzako Enpresarien Elkarteak sustatu du.

Goza ezazu zure bisita!

Kategoria: Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

TurismoPortugaleteTurismo Portugalete

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: VITESIA MOBILE SOLUTIONS
Deskribapena
•Portugaleteko Udalaren Turismo Sailaren aplikazio ofiziala

Portugalete Uri Urenera bisita egingo baduzu edo bisitari bazatoz, ezinbesteko duzu aplikazio hau. Aplikazio hau baliatuta informazio osoa izango duzu eskuragarri jatetxe, hotel, monumentu, toki, kale edo Done Jakue bideaz ere bai.

Erabil itzazu sakelakoaren geokokapena eta erabiltzaileari laguntzeko eta edonora erraz iristeko Googlek dituen mapak. Diseinu txukuna eta menu erakargarria bezain funtzionala duenez, Portugaleteko egonaldia edo bisita erraztuko dizu erabat.

Lau hizkuntzatara dago itzulita: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Erabiltzaileentzat, testuak ez ezik monumentu eta toki esanguratsuei buruzko audioak ere lau hizkuntza haietan egongo dira erabilgarri.

Kategoria: Aisialdia, Herriak
Balorazioa: 7/10

ZallaInfoZalla Info

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: ZALLAKO UDALA
Deskribapena
•Zalla info, Zallako Udalaren app berriak, gure herrian gertatzen den guztia eguneratuko dizu.

Honen bidez, berriak, zine-agenda , udal iragarkiak eta sare sozialetara sarbide zuzena izango duzu.

Gaur egungo menuak honakoa dakar:
1. Berriak. Udalerriari buruzko informazio orokorra.
2. Agenda: Kultura eta Kirol arloko ikuskizun egutegia.
3. Zine-Agenda: Zalla Zine-Antzokian proiektatzen diren filmak.
4. Argitalpenak.
5. Iragarki-Taula: instituzio mailako edukiak.
6. Sare Sozialak: Facebook, Twitter, Instagram.
7. Zalla Web: Udalaren web orria.
8- Turismo: Zallatur, turismo arloko web orria.
Kategoria:Albisteak, Herriak
Balorazioa: 7/10

ipuninlariPlataformak: Android eta iPhone
Egilea: EKINTECH
Deskribapena
•Ipuinlari, ipuinak sortzeko tresna da. Etxeko umeek erabili dezakete ipuinak sortzeko bere ahotsekin, irudiekin eta haiek aukeratutako kontairekin.
Kategoria:Jokoak
Balorazioa: 9/10

logo4ImagenesArgazkiapp – Lau irudi hitz bat

Plataformak: Android, iPhone
Egilea: EKINTECH SMART SOLUTIONS S.L.
Deskribapena Argazkiapp, hamaika buruhauskarrik osaturiko jolasa da. Buruauskarri bakoitza 4 irudiz eta hitz batez osatuta dago. 4 irudiek hitz bat dute komunean. Asma ezazu hitz hori eta lortu puntuak. Zenbat eta puntu gehiago lortu, orduan eta letra gehiago erosi ahal izango duzu, beste buruhauskarri gehiago argitzeko.
Ondo pasa!

Kategoria:  Jokoak / Euskara Ikasteko

Balorazioa: 10/10. Oso ona benetan !!!!

mugimarkMUGIMARK app

Plataformak: Android,Windows movile

Egilea: Isurki

Deskribapena
Epaileek eta zale profesionalek erabiltzeko diseinatua, pilota partiduak eta puntuak kudeatzen ditu.

Kategoria:  Kirolak

Balorazioa: 9/10. 

Youtube videoa