Euskal Apps

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Merkatu App

BarikNFCBarik NFC

Plataformak: Android
Egilea: BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
Deskribapena
•Barik txartelen kontsulta eta birkarga NFC telefono edo tableten bidez

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doaneko aplikazioa, NFC telefono edo beste gailu mugikorren bidez Barik txartelaren kontsulta eta birkarga egiteko. Nahi den guztietan, edozein titulu (diru-zorroak eta gainontzekoak), edozein ordutan (24/7), edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (kutxazain automatikoak, salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili behar izan gabe.

Zure mugikorrari guztiz egokitutako aplikazio honek bidea ematen dizu aukera hauek baliatzeko:
• Edozein Barik txartelaren edukia kontsultatu, telefonoari hurbilduz.
• Azken 30 mugimenduak kontsultatu.
• Txartel mota eta dagozkion datuak kontsultatu.
• Diru-zorroaren berehalako erosketa eta birkarga.
• Hileko tituluen berehalako erosketa eta birkarga.
• Metro eta Bizkaibuseko mapak kontsultatu.
• Ordainketa segurua kreditu/debitu txartelen bidez.
• Erosketa ordainagiria PDFn.
• Webean egindako erosketak Barik txartelean gauzatu.

Ordainketak ‘saltoki segurua’ bezala babestuta daude eta Kutxabank/RedSys plataformatik bideratzen dira.

Aplikazio hau erabiltzeko beharrezkoa da NFC teknologia eta Android 4.0 edo goragoko sistema eragilea duen terminal bat. Terminal zerrenda luzea denez, egon daiteke baten bat aplikazioarekin bateragarria ez dena. Kasu honetan ezin da bermatu aplikazioaren funtzionamendu egokia.

Aplikazio mugikor hau ‘den bezala’ banatzen da. Beraz, CTBk ez du bere gain hartzen aplikazioa erabil edo instalatzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkakoagatik.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa, Aplikazioak
Balorazioa: 8/10

BizkaibusBizkaibus

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Deskribapena
•Bizkaibusek aukera ematen dizu Bizkaiko udalerrietan eta Araba eta Gipuzkoako batzuetan zehar autobusez egin behar dituzun zure bidaiei buruzko informaziora era errazean iristeko.
Abiapuntu moduan une horretan duzun kokapena hartuta hurbilen dauden geldilekuak ikusteko eta itxaroteko aldiak eta lineen ibilbideak kontsultatzeko aukera izango duzu.
Aplikazioak, mapa baten gainean, nahi duzun geldilekuraino oinez iristeko eta testu formatuan eta noranzkoen azalpenekin ibilbidea eskuratzeko aukera emango dizu; hori ez ezik, hautatu duzun geldilekuaren ikuspegi panoramikoa lor dezakezu.
Halaber, besteak beste ondoko toki hauetara iristeko egon dauden lineei buruzko kontsultak egin daitezke: aireportua, tren geltokiak, metro geltokiak, hondartzak edo unibertsitateak.
Geldileku bat zuk lehenetsita dituzun geldilekuen zerrendan azaltzen bada nahiko izango da bitan sakatzea autobusa iritsi arte itxaron beharko duzun denboraren berri izateko. Erraza eta azkarra.
Hasieran gerta daiteke dudaren bat edukitzea. Kontsulta ezazu laguntza funtzionamendua ulertzeko eta eskura dituzun aukera guztiekin ohitzeko.

(*) Aplikazioa normal erabiltzeko, espezifikazio hauek gomendatzen dira:

– Sistema eragilea: 4.0 bertsioa edo berriagoa
– Memoria: gutxienez, 512 Mb

Espezifikazio horiek betetzen ez badituzte, gerta daiteke gailuak motelago aritzea pantailako aukerak erakusteko eta kontsulten erantzuna emateko.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa
Balorazioa: 8/10

InfoBilbao. Agenda Ofiziala
bilbaoPlataformak: Android
Egilea:Bilboko udala
Deskribapena
Bilboko Agenda ofiziala
Kategoria:Aplikazioa
Balorazioa: 8/10

2Eustat APP

Plataformak: Android,

Egilea: Eustat

Deskribapena

Euskal AEko estatistika-informazio jasotzen duen aplikazioa. Eustaten (Euskal Estatistika Institutua) aplikazioak informazio eguneratua ematen du Euskal AEko 10 oinarrizko daturi, 14 koiunturako giltzarri-adierazleri eta udalerrietako biztanleei buruz.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria:  Beste batzuk

Balorazioa: 7/10

6Bilbao Bizkaia ur partzuergoa

Plataformak: Android,

Egilea: Bilbao Bizkaia ur partzuergoa

Deskribapena

Bilbao Bizkaia ur partzuergoarekin hainbat eragiketa egiteko apllikazioa

Euskararen erabilpena: Normala

Kategoria:  Enpresak, ekonomia

Balorazioa: 5/10

19Portugaleteko Udala

Plataformak: Android

Egilea: Vitesia Mobile Solutions

Deskribapena:

Portugaleteko udaletxearen aplikazio ofiziala. Beraren bitartez udaletxeren azken berriak eta informazioa jaso dezakezu.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Herriak, Administrazioa

Balorazioa: 6/10.

KOMGIDA

komgidaPlataformak: iOS, Web

Egilea: Eusko jaurlaritza

Deskribapena: Eusko jaurlaritzako komunikazio irekiko gida.

Euskararen erabilpena: Egokia

Kategoria: Administrazioa.

Balorazioa: 8/10.

99IREKIA

Plataformak: Android, IOS

Egilea: EUSKO JAURLARITZA

Deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren berriak jarraitzeko aplikazioa

Euskararen erabilpena: Nahikoa. Aplikazioa euskeraz eta gazteleraz garatuta dago.

Kategoria: Administrazioa/ Erakunde Publikoak

Balorazioa: 6/10.

123oGob Nafarroa

Plataformak: Android, IOS

Egilea: LOREM SOLUTIONS

Deskribapena: Nafarroako Gobernua eta herritarren arteko harreman zuzenak errazteko aplikazioa. Aukera ematen dio erabiltzaileari, hiri-altzariak, errepideak eta beste zerbitzu publikoak eduki ditzazketen edozein arazori buruzi berri emateko

Euskararen erabilpena: Nahikoa. Aplikazioa euskeraz eta gazteleraz garatuta dago.

Kategoria: Administrazioa/ Erakunde Publikoak

Balorazioa: 6/10.