My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

BizkaibusBizkaibus

Plataformak: Android eta iPhone
Egilea: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Deskribapena
•Bizkaibusek aukera ematen dizu Bizkaiko udalerrietan eta Araba eta Gipuzkoako batzuetan zehar autobusez egin behar dituzun zure bidaiei buruzko informaziora era errazean iristeko.
Abiapuntu moduan une horretan duzun kokapena hartuta hurbilen dauden geldilekuak ikusteko eta itxaroteko aldiak eta lineen ibilbideak kontsultatzeko aukera izango duzu.
Aplikazioak, mapa baten gainean, nahi duzun geldilekuraino oinez iristeko eta testu formatuan eta noranzkoen azalpenekin ibilbidea eskuratzeko aukera emango dizu; hori ez ezik, hautatu duzun geldilekuaren ikuspegi panoramikoa lor dezakezu.
Halaber, besteak beste ondoko toki hauetara iristeko egon dauden lineei buruzko kontsultak egin daitezke: aireportua, tren geltokiak, metro geltokiak, hondartzak edo unibertsitateak.
Geldileku bat zuk lehenetsita dituzun geldilekuen zerrendan azaltzen bada nahiko izango da bitan sakatzea autobusa iritsi arte itxaron beharko duzun denboraren berri izateko. Erraza eta azkarra.
Hasieran gerta daiteke dudaren bat edukitzea. Kontsulta ezazu laguntza funtzionamendua ulertzeko eta eskura dituzun aukera guztiekin ohitzeko.

(*) Aplikazioa normal erabiltzeko, espezifikazio hauek gomendatzen dira:

- Sistema eragilea: 4.0 bertsioa edo berriagoa
- Memoria: gutxienez, 512 Mb

Espezifikazio horiek betetzen ez badituzte, gerta daiteke gailuak motelago aritzea pantailako aukerak erakusteko eta kontsulten erantzuna emateko.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa
Balorazioa: 8/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders