My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

BarikNFCBarik NFC

Plataformak: Android
Egilea: BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
Deskribapena
•Barik txartelen kontsulta eta birkarga NFC telefono edo tableten bidez

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doaneko aplikazioa, NFC telefono edo beste gailu mugikorren bidez Barik txartelaren kontsulta eta birkarga egiteko. Nahi den guztietan, edozein titulu (diru-zorroak eta gainontzekoak), edozein ordutan (24/7), edozein kokapen geografikotik eta sare fisikoko puntuak (kutxazain automatikoak, salmenta puntuak, birkarga makinak) erabili behar izan gabe.

Zure mugikorrari guztiz egokitutako aplikazio honek bidea ematen dizu aukera hauek baliatzeko:
• Edozein Barik txartelaren edukia kontsultatu, telefonoari hurbilduz.
• Azken 30 mugimenduak kontsultatu.
• Txartel mota eta dagozkion datuak kontsultatu.
• Diru-zorroaren berehalako erosketa eta birkarga.
• Hileko tituluen berehalako erosketa eta birkarga.
• Metro eta Bizkaibuseko mapak kontsultatu.
• Ordainketa segurua kreditu/debitu txartelen bidez.
• Erosketa ordainagiria PDFn.
• Webean egindako erosketak Barik txartelean gauzatu.

Ordainketak ‘saltoki segurua’ bezala babestuta daude eta Kutxabank/RedSys plataformatik bideratzen dira.

Aplikazio hau erabiltzeko beharrezkoa da NFC teknologia eta Android 4.0 edo goragoko sistema eragilea duen terminal bat. Terminal zerrenda luzea denez, egon daiteke baten bat aplikazioarekin bateragarria ez dena. Kasu honetan ezin da bermatu aplikazioaren funtzionamendu egokia.

Aplikazio mugikor hau ‘den bezala’ banatzen da. Beraz, CTBk ez du bere gain hartzen aplikazioa erabil edo instalatzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkakoagatik.

Kategoria: Garraioa, Administrazioa/Erakunde Publikoa, Aplikazioak
Balorazioa: 8/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders