My CMS

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak

Sakeleko telefonoetarako eta tabletetarako euskal aplikazioak /

Izena eman

Merkatu App

AKTIdietAKTIdiet

Plataformak: Android
Egilea: Actualiza, S.L.

Deskribapena
•AKTIdiet, “android” sistemarentzako App bat da, ikerketako azterketa bat ebaluatzen ari dena, eta momentuz ikerketa horretako partaideen eskura bakarrik dagoena.
App AKTIdiet aplikazio elebiduna da, eta baditu osasun arloko mundu mailan elkarte zientifiko nagusien (OME, NICE, CED) jarduera fisikoari eta fruta eta barazki ugariko dieta bat jarraitzeari buruzko aholkuak. App-ek alde batzuk izango ditu:
1- Ariketa fisiko aerobikoa eta muskuluak entrenatzeko programa.
2- Fruta eta barazkien kontsumoaren erregistroa.
3- Aholkuak:
a. Jarduera fisikoan lizentziadun batek egindako muskuluak trebatzeari buruzko bideo bat, jarrera zuzenei buruzko azalpenekin.
b. Nutrizionista batek emandako iradokizunak, eguneroko bizitzaren une batzuetako jokaerari buruz (erosketak egitean, eguneroko otorduetan, jai bateko anfitrioia izatean, etxetik kanpo jatean, eta abar).
4- Aholku sanitarioaren errefortzua, pazientea motibatzeko mezuak bidaliz, kirola praktikatzeko onurak eta bizitza sedentarioren arriskuak azpimarratzeko. Halaber, dieta osasuntsu bat izatearen garrantzia nabarmenduko da.
5- Pazienteari ere emango zaio aukera bat alarma sistemak sortzeko, kirola egiteko egunak gogoratzeko xedeaz.

Badira App asko jarduera fisiko egitera pertsonak motibatzea bilatzen dutenak, baina AKTIdiet harantzago doa: kirol eta elikadura mailan azturak aldatzea bilatuz, osasunean onura posible handienak lortzeko. Hori dela eta, AKTIdiet-eko egileak ospe handiko elkarte zientifikoen aholkuetan oinarritu dira bizitza osasuntsu bat izateko kirola eginez, eta fruta eta barazki gehiago janez.

Kategoria: Kirola, Osasuna
Balorazioa: 7/10

Galdu al duzu pasahitza?

Erregistratu gune honetan

Pasahitza izango duzu e-postaz.


Galdu al duzu pasahitza?

Mesedez sartu zure erabiltzaile izena edo helbide elektronikoa.Esteka bat jasoko duzu pasahitz berri bat sortzeko posta elektronikoaren bidez.


Hit Counter provided by Business Card Holders